Lehoi-ogroa 2

Hiru lehoiak

Euskara language

Published by Harriet Ediciones.

5 stars (1 review)

Kargutik bota dutenetik, Kgosi erregea memoria galdurik dabil batetik bestera mendebaldeko lurretan barna. Othila arratoi emearen argibideei jarraikiz, gerlaria eta bere kideak Logrine xamanaren etxolara helduko dira eta, han, Kgosik aurre egin beharko die bere iraganari buruzko kontu izugarriei. Ezin sinetsirik, gurutzadan aurrera joko du, erredentzio bila, eta horrek hegoaldeko lurretara eta Wilt-en etxeraino joatera behartuko du. Haatik, ez du lantegi erraza izango, zorigaitzeko topaketa hilgarriz beterik baitago beti bidea.

1 edition

Interesgarriago bilakatuz

5 stars

Lehen liburukian aurkeztu eta garatzen hasi zena hobetzen doa hemen. Iraganari buruzko informazio gehiago lortuko dugu eta batzuentzat zentzugabea zirudienak logika bereganatzen du oraingoan.

Estetikoki ederra izaten jarraitzen du eta pertsonaia berriak sartzerakoan aniztasunaz gozatu ahal izango dugu.